Café Baqué-Conservas Campos taldeak asteon egin du denboraldiaren aurkezpena. Taldea 17 txirrindularik osatzen dute, denak 23 urtez azpikoak; horietako 10 berriak dira. David Etxebarria abadiñarrak Alberto Leanizbarrutia ordezkatu du kirol zuzendari karguan eta Manolo Saiz da prestatzaile fisikoa.
Afizionatuetan munduan dagoen talderik beteranoenak 37 denboraldia egingo du errepidean. Denboraldia hasita dago eta dagoeneko lortu dute lehen garaipena Julen Amezketaren (Loiu, 1995) bitartez; Ereñoko proba irabazi zuen. Baqué-Campos taldeak txirrindulari gazteei profesionaletarako atea irekitzea du helburuetako bat eta benetan zaildu daitezen garrantzitsua iruditzen zaie nazioartean ahalik gehien lehiatzea. Aurten iazko lasterketak bibidertu egingo dituzte nazioartean: apirilaren 18an, esaterako, 23 urtez azpiko Liege-Bastogne-Liege klasikoa lehiatuko dute. Iaz lasterketa hori irabazi zuen Anthony Turgis txirrindularia aurten profesionaletan ari da Cofidis taldeagaz. Horrez gainera, Frantzia, Herbehere, Italia eta Portugalen ere ibiliko dira: “Bloke gogorra dugu. Liegen leihakorrak izan gura dugu eta Italian garaipen bat lortu nahiko genuke, Europako mailarik altuena han dagoelako. Irabaztea garrantzitsua litzateke taldearentzat, baina baita txirrindularientzat eurentzat ere”. Oro har, datozen hilabete biak izango dira denboraldiko garranitzitsuenak. Euskal Herrian Bidasoako Itzulia izango dute erronketako bat.
Aurten taldera batu den txirrindularietako bat Gonzalo Andres (Asturias, 1993) da; iaz 23 urtez azpiko Espainiako txapelketa irabazi zuen.
TXIRRINDULARIAK. GUZTIRA: 17
Iaztik jarraitzen dutenak:
- Julián Barrientos: Santa Rosa (La pampa - Argentina) 12/03/1994 – Sub 23.
- Xabier Goikoetxea Goiogana: Ermua (Bizkaia) 06/05/1994 - Sub 23.
- Txomin Juaristi Arrieta: Markina (Bizkaia) 20/07/1995 - Sub 23.
- Oskar Malatsetxebarria Ibaibarriaga: Munitibar (Bizkaia) 22/03/1995 – Sub 23.
- Oier Sánchez Jauregi: Bilbao (Bizkaia) 15/05/1993 - Sub 23.
- Rubén Sánchez Fortuny: Alayón-Menorca (Balear Uharteak) 17/09/1993 – Sub 23.
- Álvaro Trueba Diego: Polanco (Kantabria) 10/01/1993 - Sub 23.
Txirrindulari berriak:
- Gonzalo Andrés: Oviedo (Asturias) 9/08/1993 – Sub 23.
- Alex Aranburu: Deba (Ampo) Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa) 19/09/1995 – Sub 23.
- Juan Antonio López-Cozar: (Specialized-F. Contador) Loja (Granada) 20/08/1994 – Sub 23.
- Pablo Noriega Gómez: (Specialized-F.Contador) Comillas (Kantabria) 28/06/1995 – Sub 23.
- Gotzon Udondo Santamaría: (Seguros Bilbao) Berango – Bizkaia 1/12/1993 – Sub 23.
- Julen Amézqueta: (Seguros Bilbao) Lizarra (Nafarroa) 12/08/1993 – Sub 23.
- Julen Amarika Arteagoitia: (EDP) Loiu (Bizkaia) 01/11/1995 – Sub 23.
- Diego Pérez Sierra: (Baqué-Ibinarriaga) 17/12/1996 – Sub 23.
- Lander López Gallastegui: (Baqué-Ibinarriaga) 13/04/1996 (Bizkaia) Sub 23.
- Gorka Ruiz Valdivielso: (Baqué-Ibinarriaga) 20/09/1996 (Bizkaia) Sub 23.
EGITURA OROKORRA
- Manager orokorra: Javier Garcia.
- Kirol arduraduna: Manolo Saiz.
- Kirol zuzendariak: David Etxebarria, Marino Lejarreta, Herminio Díaz Zabala, Ruben Gorospe eta Alex
García.
- Medikua: Sergio Quilez.
- Masajistak: Josu Boto, Pedro Pérez, Perdi Goiogana.
- Mekanikoak: Miguel González eta José Hurtado.
-Laguntzaileak: Iker Ibinarriaga eta Juan Carlos Naveira.
Gaurko aurkezpeneko irudia,txirrndulari, babesle eta laguntzaileekin.