Oier Ariznabarretak irabazi du Asturiaseko Morcín herriko duatloia

Anboto 2015ko mar. 16a, 09:59
Oier Ariznabarreta podiumeko lehen postuan. Argazkia: triatlon.org

Asturiaseko Morcín herriko duatloia irabazi du Oier Ariznabarretak asteburuan. Mugarra Triatloi Taldeko durangarra oinezko zatietan gailendu da. 

Ariznabarretak 1:05:54-ko denboran bukatu zuen lasterketa. 26 segundora igaro zuen helmuga bigarren sailkatuak, Daniel Bayónek. Lehenengo zatian biak batera heldu ziren, durangarra segundo bat aurretik. Oinezkotik bizikletarako aldaketara batera heldu ziren Ariznabarreta eta Bayón. Bizikletako zatia egiteko, durangarrak 44:52 behar izan zituen, Bayónek aldiz 45:11. Bizikletatik azkeneko korrikaldira pasatu zirenean Ariznabarreta lehenengo zihoan. Helmugan 26 segundoko abantaila izan zuen Mugarra Triatloi Taldekoak. Denboraldi haundia burutzen ari da Oier Ariznabarreta, lasterketa ugari irabazi ditu iada, sasoiko ikusten zaio durangarrari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!