Entrenatzaile eta jantokiko monitore beharrean da Tabirako Baque udaeskola

Anboto 2015eko martxoaren 11

VIII. Tabirako Udaeskola antolatzen hasi dira, ekainak 22tik uztailak 3ra arte. Urtero bezala, entrenatzaile eta monitore beharra aldarrikatzen dute bertatik.

Entrenatzaile izateko baldintza batzuk eskatzen ditu Tabirako Baqué udaeskolak: euskara ona eta arina edukitzea, Tabirakoko bazkide izatea, aurreko udaeskoletan lan egin izana eta beste hainbat. Ordutegia goizeko 8:45etatik 18:30era arte izango litzateke, eta soldata iazkoaren antzekoa.

Monitore izateko baldintzak berak dira. Ordutegia eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 15:00ak arte izango litzateke. Betetzen den baldintza bakoitza betetzeak puntu bat suposatuko du, eta horrek aukeraketan garrantzi handia izango du.

Interesatuta zaudetenontzat, tabirako@gmail.com-era bideratu dute. Martxoaren 31 da horretarako azken eguna.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!