Durangoko Kulturalak zozketa bat antolatuko du, jendeak klubari lagundu diezaion

Anboto 2015ko mar. 11a, 09:30

Bi sari izango ditu zozketak: bata, Athletic Club eta F.C. Bartzelonaren arteko kopako finalerako bi sarrera izango dira. Bestea, berriz, Mallorkara bi pertsonentzat bidaia bat.

Zozketarako tiketak martxoaren 12tik maiatzaren 15era arte egongo dira salgai klubeko tabernan eta beste hainbat tokitan.

Zozketa maiatzaren 16an (larunbata) burutuko da, eta zenbaki saritua Loteria Nazionalaren azken lau zifrak izango dira. Twitter bitartez eta webgunearen bitartez jakinaraziko du klubak zenbaki saritua zein den, eta 10 eguneko epean ez badira irabazleak azaltzen, ordezkoengana joko da.

Mallorkarako bidaiaren inguruan, ekaineko lehen astean egin beharko litzateke bidaia hori. Irabazleak aste horretan ezin badu bidaiatu, gastu erantsiak berak ordaindu beharko ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!