18. postuan geratu zen Durango Kirol Taldea Espainiako cross txapelketan

Anboto 2015ko mar. 5a, 09:48

Durangoko Kirol Taldeak hemezortzigarren postua eskuratzea lortu zuen Caceresen jokatutako Taldekakko Espainiako cross txapelketan. 

Taldea Oier Ariznabarreta, Julen Ozaeta, David Rua, Aitor Mimenza, Gotzon Soalegi eta Ibon San Miguelek osatua dago. Orain 3 urte sortu zen taldea eta 3. aldiz parte hartu dute Durangoko Kirol Taldekoek. Lehenengo aldian 45. postua lortu zuten 50etik. Iaz 28. postua lortu zuten baina posturik onena aurtengo edizioan etorri da, 18. postua lortu dute durangarrek. Urtetik urtera hobetzea lortu dute eta beraien helburua hobetzen segitzea da. Bertako korrikalariak izanik Caceresen beroa zen nabarmen eta Durango Kirol Taldeko korrikalariei ez zien mesederik egin. Lurra oso gogor zegoen, siku, baina korrikalariek postu onak lortuz taldekako 18. postua lortu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!