Judoko 6. torneo internazionala ospatu da Durangon

Anboto 2015ko mar. 4a, 16:37

Espainia osoko 40 klub eta 5 klub frantsesek hartu zuten parte torneoan, pasa den larunbatean. 400 neska-mutil ibili ziren lehian. Ikusmin handia eduki zuen ekitaldiak, 2000 ikusle inguru hurbildu baitziren Landakora.

 

Durango judo taldeko neska-mutilak lan ona egin zuten. Maria Bazanek zilarrezko domina lortu zuen, eta Dani Grigorek, berriz, brontzezkoa. Oro har, kimuek eman zuten judo mailarik altuena, baina talde osoak eman zuen itxura ona.

Kadeteeo dagokienez, lasai eta entrenamendu modura hartu zuten torneo hau. Izan ere, martxoaren 15ean Euskadiko txapelketa daukate.

Iñaki Salas Durango judo taldeko kidea oso pozik agertu da aurtengo ekitaldiak eduki duen erantzunarekin, eta eskerrak eman dizkie hau antolatzen lagundu duten guztiei: udaletxeari, gurasoei, babesleei, eta abar.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!