40 Minutu Rock lako jaialdi handietan eraso sexistak aurreikusteko lanketa garrantzitsua dela adierazi dute elkarte biek. Zapaturako ere protokolo bat zegoela azaldu dute, baina ez zela nahikoa izan. "Ezinbestean, espazio honetan parte hartzen duten pertsona guztion (antolatzaileon zein parte-hartzaileon) erantzukizuna da". Kontrara, erasoa babesten duen oro, era aktiboan zein pasiboan, erasotzaile bihurtzen dela uste dute.
Edozelan ere, emakumeren bat erasotua sentitzen den unean protokoloa martxan jartzeko beharra azpimarratu dute, eta beste jai batzorde edota elkarteak ere hori egitera animatu dituzte.