Euskal presoekiko elkartasun jaialdian sexu erasoa gertatu zen zapatuan, gaueko 23:30ak aldera. Antolakuntzakoek webgunean ipini dute erasoa salatzeko oharra: "Eraso hau salatzen dugu eta emakumeon aurkako eraso guztiei aurre egin behar zaiela azpimarratu nahi dugu". Gainera, erasoaz ohartzean, "beharrezko neurriak" hartu zirela adierazi dute.
Horrez gainera, erasorik gertatuz gero antolakuntzari abisu emateko oharrak zeuden Landako Gunean.
Erasoari erantzun asmoz, Durangoko Udaleko Berdintasun Kontseiluak adierazpena onartu du. Erasoa gaitzetsi du, eta neskari babesa erakutsi dio. Gainera, balizko mobilizazioetan parte hartzeko deia ere egin du.