Mavi Garcia fitxatu du Durango-Bizkaia taldeak

Anboto 2015ko mar. 2a, 18:00

Distantzia luzeko duatloiko Espainiako txapelduna da Garcia, eta atletismoan garaipen asko lortutako emakumea. Orain txirrindularitzara pasako da.

Durango-Bizkaia txirrindularitza taldeak denboraldi berrirako fitxaketa bat burutu berri du, Mavi Garcia. 31 urte ditu eta Palmakoa da.

Orain arte atletismo munduan aritu izan da, eta garaipen asko pilatu ditu. Duatloian ere distantzia luzeko Espainiako txapeldun izandakoa da. Hala ere, orain disziplinaz aldatu eta txirrindularitzara pasatzea erabaki du, esperientzia hartu eta apurka-apurka berak duen potentzial fisikoari etekina ateratzeko asmotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!