2015 mar 02 Durango
Zapatu gauean sexu erasoa gertatu zen Landako Guneko 40 Minutu Rock jaialdian. Erasoa salatu zuen neskak Ertzaintzan, eta adierazi zuen mutil bat ukitzen ibili zitzaiola. Ertzaintzak azaldu du ikerketa zabaldu dutela, baina momentuz ez dute inor atxilotu. Erasoa salatzeko elkarretaratzea deitu dute jaialdiko antolatzaileek; bihar, martxoak 4, 20:00etan izango da elkarretaratzea Ezkurdin.