17:30ean hasiko da manifestazioa, Gipuzkoa plazan. Espainiar eta Frantziar estatuetako ordezkariek Euskal Herriko instituzioen hainbat erabaki atzera bota izana salatuko dute protestagaz. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko zenbait udalek aktak euskaraz idazteagatik helegitea jaso dute; Gipuzkoako Aldundiaren euskara dekretua auzitara eroan dute; Uztaritzeko udalak euskara ofizial izendatu izana ere balio barik utzi dute; eta Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko diru-laguntzekin ere gauza bera gertatu da.