Natalia Martínez Espainiako txapeldun 100 metro oztopoetan

Anboto 2015ko ots. 23a, 13:21
Natalia Martínez erdian urrezko dominagaz (Argazkia: TabiraIT).

Asteburuan salbamendu eta sorospen modalitateko Espainiako txapelketa jokatu dute Valladoliden. Tabira igeriketa taldeko Natalia Martínezek urrezko domina bat irabazi du.

Kadete eta haur-kategorietan jokatu da txapelketa. Tabira igeriketa taldeak bost partaide izan ditu, tartean Natalia Martínez. Iazko aldian erakustaldiak eskaini eta hainbat domina eskuratu zituen. Aurten ere bere dohaiak erakutsi ditu eta urrezko domina batekin itzuli da etxera. 100 metro oztopotan lortu du domina eta, beraz, bera da modalitate horretan Espainiako txapeldun. Erenoitz Barrenetxea, Maialen Ariño, Aiala Garro eta Lucia Jimenez izan dira Tabira igeriketa taldea osatu duten gainerako igerilariak.  

Errelebo proban parte hartu zuen taldea (Argazkia: TabiraIT):

 

 

Tabirako igeriketa taldea eta zaleak Valladoliden (Argazkia: TabiraIT):

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!