Hasieran eutsi eta ondoren “egurra” Garciak Zumaiako lasterketa irabazteko

Anboto 2015ko ots. 23a, 10:07

David Garcia durangarrak Zumaiako XXXI. Herri Lasterketa irabazi zuen atzo.

Hamar kilometroko lasterketak zati bi izan zituen. Lehenengo lau kilometroetan denak batera joan ziren hotzari eta euriari taldean aurre egitea adostu balute legez. Muskuluetako hozmina joan arte iraun zuen bakeak: “Handik aurrera erritmoa aldatu eta egurre helmugara arte”, laburbildu du lasterketako bigarren zatia Garciak. Inork ezin izan zuen bere erritmoa eutsi eta bakarrik heldu zen helmugara: 32.58. Durangaldea Running taldeko korrikalariaren atzetik Gillaume Roosset baionarrak (33.21) eta Ibon Bengoetxea (33.32) lekeitiarrak osatu zuten podiuma.

Txomin Marañon durangar gaztearen lasterketa ere azpimarragarria izan zen. Junior mailako sailkapena irabazi zuen eta bederatzigarren sailkatu zen orokorrean: 34.17.

 David Garcia podiumean:

 

Txomin Marañon (190 dortsala) eta David Garcia (282) hasieran:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!