Hasi da Berdeago azoka, udalerri jasangarrienean

Anboto 2015ko ots. 20a, 13:35

Berdeago ingurumen iraunkortasunaren azoka gaur eguerdian zabaldu dute. Aurretik, Eusko Jaurlaritzak 2014ko udalerri jasangarriari saria eman dio Durangoko Udalari.

San Agustin kulturgunean egin dute sari banaketa ekitaldia, eta Durangon burututako Agenda 21eko plana onena izan da epaileen ustez. Horregatik, sari nagusia eskuratu du udalak.

Gero, 12:30ean, Berdeago azoka hasi da. Antolatzaileez gainera ordezkari politikoek ere parte hartu dute inaugurazio ekitaldian, eta Aitziber Irigoras alkateak eman dio hasiera ofizialki. Domekara bitartean berbaldi eta tailer ugari egongo dira Landako Gunean, eta zelan ez, energia aurrezteko produktuen erakusketa ere bai. Adibidez, labeak, autoak, plantxak, oheak edota galdarak daude ikusgai. Guztira, 55 enpresak parte hartzen dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!