Minbizia eta Marea laranja

Leuzemiaren aurkako maratoia egingo dute martxoaren 15ean

Anboto 2015ko ots. 20a, 09:43

Martxoaren 15ean, leuzemiaren aurkako maratoi solidarioa egingo dute Merkatu plazan, zenbait senidek eta elkartek elkarlanean antolatuta. Nevers ikastetxetik jaialdian parte hartzeko deia egin dute flashmob bidez. 

Marea laranja izena ipini diote, eta askotariko ekintzak egongo dira. 10:00etan xakean jokatuko dute, 12:30erako krosa deitu dute, eta 16:00etan zumbagaz dantza egingo dute. Gainera, tailerrak eskainiko dituzte egun osoan. Egunean batzen den dirua Gurutzetako ospitaleko ikerketa baterako erabiliko dute.

Nevers ikastetxean, iaz leuzemiagatik hildako Ekaitz Laraudogoitiaren ikaskideek flashmob bat egin dute, maratoira joateko deia egiteko. Gainera gaixoen alde donazioak egitera animatu dituzte herritarrak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!