Emaitza onak bildu zituzten durangarrak 8 gazteak podiumean sartzea lortu baitzuten. Maria Bazan, Mikel Carretas eta Eneko Diez urrezko dominarekin bueltatu ziren etxera. Eneko Carballok eta Daniel Grigorek zilarrezko dominak lortu zituzten beraien mailetan eta Iker Perezek, Mikel Fuentesek eta Jon Mikel Beltranek brontzezko dominekin konformatu behar izan zuten. Iñaki Salas, klubeko entrenatzailea oso pozik dago ikasleek egin duten lanarekin. Matxoaren 15ean jokatuko dira Euskadiko txapeketak eta bertan, Bizkaiko selekzioa defendatzen, Durangoko judo taldeko bost gazte izango dira besteak beste.