Ariznabarretak txapela jantzita hasi du duatloiko denboraldia

Anboto 2015ko ots. 16a, 17:17

Sopelako duatloia irabazi du Mugarra Triatloi Taldeko Oier Ariznabarretak, eta Euskadiko Txapeldun ere geratu da sprint distantzian, proban bi txapel baitzeuden jokoan. Bestalde, Irene Loizate onena izan zen 23 urtez azpikoetan.

Oier Ariznabarreta durangarrak ondo baino hobeto ekin dio duatloiko denboraldiari. Sopelan irabazita, Euskadiko txapeldun ere bada sprint distantzian. Ariznabarretaz gainera, Mugarrako beste bost taldekide ere egon ziren lasterketan: Alfonso Medela, Adrian Rogriguez, Paul Bereziartua, Oihana Garcia eta Irene Loizate. Seigarren postua lortu zuen Loizatek, eta lehenengo sailkatu zen 23 urtez azpikoetan. Bestalde, Bereziartuak ere onena izatea lortu zuen kadete mailan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!