Astebururako eski zeharkaldia antolatu du Alpino Tabirak

Anboto 2015ko ots. 16a, 09:59

Urtero legez, Alpino Tabira mendizale taldeak mendi eski zeharkaldia antolatu du aurten ere. Aukeratutako mendia Tena haraneko (Huesca, Espainia) Arroyeras da, 2.573 metrokoa. Domeka honetan, otsailaren 22an, izango da zeharkaldia, eta izena emateko azken eguna, eguena, 19, izango da.


Iaz zorte ona eduki zuten, eta guztia ondo joan zitzaien. Beraz, aldaketa gutxi egin dituzte aurtengo ekitaldirako. Gauzak horrela, irteera iazko leku beretik izango da, Formigalgo estaziotik. El Pueyo de Jaca herriko Quinta Vista Alegre aterpetxean hartuko dute ostatu joaten direnek. Beti bezala, herritarrei animatzeko deia luzatu diete Alpino Tabira mendizale taldeko kideek.

Izen ematea hasita
Otsailaren 19ra arte eman ahalko da izena, eta 70 pertsona joan ahal izango dira gehienez.Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek, berriz, 40 euro.

Eski zeharkaldirako izena ematen duten lagunak zeharkaldiaren bezperan elkartuko dira, aipatutako ostatuan.
Informazio gehiago lortu daiteke 946 203 153 telefono zenbakian eta alpino@alpino-tabira.org helbide elektronikoaren bidez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!