Herran, Sampedro, Ozaeta eta Gorritxategi garaile Durangoko Herri Krosean

Anboto 2015ko ots. 3a, 10:18
Podiumeko argazkia (MugarraTT)

Bost kilometroko lasterketan, gizonezkoen mailan, Urko Herran, Araba Tri taldeko gizona izan zen garailea. Emakumezkoetan, Garazi Sampedro Atxondarrak irabazi zuen, bost kilometroak 22minutu eta 57segundotan betez.

Hamar kilometroko lasterketak leiha bizia izan zuen bai gizonezkoen eta emakumezkoen mailetan. Gizonezkoetan Julen Ozaeta Durango Kirol Kluba taldeko korrikalaria izan zen lehena Ezkurdira heltzen, Aitor Mimenza elorriarra eta Peio Osoro eibartarra atzean utzi eta gero. Emakumezkoetan, lehenengo itzulian, MugarraTT taldeko Leire Sanchez zen lasterketaren buruan baina bigarren itzulian Eider Gorritxategi durangarrak aurreratu eta berau izan zen amaierara heltzen lehena.

400 pertsona inguruk hartu zuten parte III. Durangoko Herri Krosean. Eguraldia ez zen egokiena txingorra egin zuelako eta zorua oso labankor zegoelako. Antolatzaileek lasterketaren hasiera minutu batzuk atzeratzea erabaki zuten, eguraldia mantsotu zedin. Eguraldiak ez zuen onera egin eta lasterketan denbora hartzen zeuden epaileen aparatua puskatu egin zen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!