Espainiako txapelketan izango da Elisabeth Luengo arkulari durangarra

Anboto 2015ko ots. 2a, 10:48

2014ko Bizkaiko txapelduna, Euskal Ligako txapelduna eta Arkulariak 2013-2014 ligako irabazlea izan eta gero, Euskadiko selekzioarekin, Espainiako txapelketan parte hartzeko aukeratua izan da durangarra.

Durangoko Arkulariak elkarteak jakinarazi digunaren arabera, "meritu handia dauka, beste parte hartzaileekin alderatuz Elisabethek astean bi ordu besterik ez baititu estalita dauden instalazioetan entrenatzeko". Arkulari durangarrak, Intxaurrondoko eskola zaharretan, gaur egun Behargintzako eraikuntzan, entrenatzen du; larunbatetan goizeko hamaiketan hasita bi ordu. Espainiako txapelketa ostiral honetan hasi eta igandean bukatuko da, Castellonen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!