Durangoko Kulturalak Adrian Abasolo fitxatu du aurrealdea indartzeko

Anboto 2015ko urt. 29a, 12:57

Bigarren B Mailako Leioa taldetik dator 26 urteko futbol jokalari mañariarra.

Neguko merkatuaren barruan, Durangoko Kulturalak Adrian Abasolo (1987ko ekainaren 24an jaioa, Mañarian) fitxatu du denboraldiko bigarren itzuliari begira. Bigarren B Mailako Leioa taldetik dator. Jokalari “trebea eta abiadura handikoa” dela azaldu dute Kulturalaren webgunean. Aurrelari moduan ez ezik, bigarren aurrelari moduan ere jokatu dezake. Hirugarren Maila ondo ezagutzen du iaz Azpeitiako Lagun Onak taldean jokatu zuelako bigarren itzuli osoan; 11 gol sartu zituen.

Durangoko Kulturalak Aurrera Vitoria taldearen kontra jokatuko du, zapatuan, 17:00etan, Durangoko Tabira futbol zelaian.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!