Opera barrokoari buruzko ikastaroa eskainiko dute

Anboto 2015ko urt. 15a, 16:35

Urtarrilaren 20an abiatuko dute opera barrokoari buruzko ikastaroa, Durangoko Bartolome Ertzilla musika eskolan. Maiatzera bitartean, hamaika saio egingo dituzte.

Lully, Rameau, Purcell eta Literes konpositoreen obren inguruan osatuko dute ikastaroaren programa: Dido eta Eneas, Arturo erregea edota Jupiter eta Semele operak izango dira ikastaroaren ardatz.

Ohi bezala, Ana Celia Ormaetxea musika eskolako irakasleak gidatuko ditu saioak. Kurutze Santu museoan, martitzenetan, 19:00etan, izango da hitzordua.

Informazio gehiago, musika eskolako idazkaritzan eskuratu ahalko duzue, 94-6030035 telefono zenbakira deituta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!