Aurten futbol klubak berak hartu du Gabonetako Kanpusa antolatzeko ardura, lanak kanpoko enpresa baten esku utzi beharrean. 2008 eta 2003 urteen artean jaiotako gaztetxoei bideratuta egon da eta lehen aldi honetan 20 gaztetxok parte hartu dute: "Umeak poz-pozik aritu dira eta fubolaz gainera jarduera asko egiteko aukera izan dute. Positiboki baloratzen dugu lehen aldi hau", adierazi du Eneko Erdoiza Kulturaleko harrobiko arduradunak. Kanpuseko irudiekin bideo bat osatu dute.