Lapurretaren ostean, familia batek Erregeen kabalgatarako goxokiak erosteko dirua eman du

Anboto 2015eko urtarrilaren 5a

Zapatu gauen San Faustoko parrokiara lapurretan sartu ziren. Lapurrek 400 euro eta Erregeen kabalgatarako gordeta zeuden goxoki batzuk eraman zituzten. San Faustoko familia batek goxoki gehiago erosteko dirua eman du.

 

Zapatu gauen San Faustoko parrokiara lapurretan sartu ziren. Lapurrek atea apurtu zuten eta kutxa gotorrean zeuden 400 euro eraman zituzten. Baina, dirua ez da izan parrokian aurkitu duten gauza bakarra. Erregeen kabalgatarako prest zituzten goxoki poltsa batzuk ere eraman zituzten. Iñaki Loinaz San Faustoko abadeak dioenez, ez zituzten goxoki asko eraman. Poltsa pare bat izan ziren. Lapurretak zeresan handia eman du Durangon, eta kabalgatarako goxokien gaiak hainbat herritar arduratuta utzi ditu. Loinazek adierazi duenez, San Faustoko familia batek, goxoki gehiago erosteko dirua eman du. Hala ere, lapurrek egindako triskantza handiena atearena dela gogoratu du Loinazek: "Ostikada bategaz atea zatitu dute eta osorik aldatzea gastu handia izango da".

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!