- IURRETAtik DURANGOra 18:30ean irtengo dute. Iurretan txokolatea banatuko dute erregeak joan eta gero, eta Durangon 20:00ak aldera helduko dira Andra Mariko elizpera.
- ELORRIOn 17:00etan hasiko da kabalgata.
- BERRIZen 17:30ean irtengo dira komentutik Olakuetara. Han txokolatada edukiko dute gero.
- ABADIÑOn 17:30ean irtengo dira Errege Magoak Muntsaratzetik, eta Zelaieta pasatu eta gero Traña-Matienarainoko bidea egingo dute.
-ZALDIBAR: 18:30ean, Errege Magoak helduko dira Olazar pilotaleku ingurura. Ibilbidea: Olazar, Euskal Herria, Psikiatrikoa, Olea, Arantzamendi, Euskal Herria eta udaletxe plaza. Koraleko trikitilariak izango dira giroa alaitzen.
- ZORNOTZAn 18:00etan irtengo dute Biarritz industriagunetik. Udaletxera lau karroza joango dira; hiru errege magoenak eta Disneyko karroza bat.