Aiora Jakak irabazi du bere aitaren omenezko herri lasterketa

Anboto 2014ko abe. 9a, 13:09
Irabazle denen familia argazkia.

Atzo Joseba Jakaren oroimenezko herri lasterketa lehiatu zuten Durangon. Emakumeetan Aiora Jaka izan zen irabazlea, Joseba Jakaren alaba. Gizonetan Yerai Varela nagusitu zen.

Joseba Jakaren oroimenezko herri lasterketaren 12. aldiak 300 parte hartzailetik gora batu zituen atzo Durangoko kaleetan. Emakumeetan Aiora Jaka izan zen sei kilometroko ibilbidea osatzen aurrenekoa: 21.58. Lasterketa osoan lehia estua mantendu zuten Jakak eta bigarren geratu zen Mugarra Triatloi Taldeko Irene Loizate durangarrak (22.03). Durango Kirol Taldeko Eider Gorrotxategi sailkatu zen hirugarren: 22.16

Gizonetan Yerai Varela oñatiarrak irabazi zuen. Hasieratik erritmo bizia markatu zuen eta nagusitasunez gailendu zen: 17.22. Podioko beste postu biak Durango Kirol Taldeko korrikalarientzat izan ziren. Ekaitz Kortazarrek atzetik aurrerako bidea egin zuen bigarren sailkatzeko (17.42); Julen Ozaeta handik gutxira helmugaratu zen: 17.45.

Beteranoen mailan Leire Arteaga Elorrion bizi den durangarra eta Delgado durangarra izan ziren onenak. Gazte mailan Alejandro Bilbao eta Naroa Martinez nagusitu ziren eta junior mailan Eider Gorrotxategi eta Ander Gerrikabeitia. Kadeteetan Jon Mikel Beltranek eta Uxue Zuazuak egin zituzten denborarik onenak.

 

Nagusiak irteteko prest (Argazkia: Durango Kirol Taldea)

 

 

 Gaztetxoak irteera puntuan (Argakzia: Durango Kirol Taldea)

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!