Azoka alternatiboaren XV. edizioa prest

Anboto 2014ko abenduaren 5a

Kontzertuak, liburuen aurkezpenak edota umeentzako antzerki emanaldiak, antolatu dituzte, besteak beste, Azoka Alternatiborako. Produktu ekologikoekin egindako bazkari begetarianoak ere emango dituzte, gainera, 4 euroren truke, Sapuetxe gaztetxean. Durangoko Baghdad boskoteak joko du, besteak beste, Sapuetxe gaztetxeko gaurko kontzertuan.

Gaur, 18:00etatik 20:00etara; bihar eta domekan, 11:00etatik 20:00etara; eta astelehenean, 11:00etatik 15:00etara, egongo da, Durangoko XV. Azoka Alternatiboa zabalik. Bihar, etzi eta astelehenean, 14:00etatik 16:00etara emango dituzte bazkari begetarianoak.

Egitarau osoa:

Abenduaren 5ean

22:00etan, kontzertuak, Sapuetxe Gaztetxean: Demokrazia Zero (Zizur), Fiemo (Luzaide), Puzker Punk (Zornotza), Baghdad (Durango), Guacorejo y Salmorales (Palentzia).

Abenduaren 6an

12:00etan, Huye, hombre, huye liburuaren inguruko berbaldia.

19:00etan, Trio de Cuatreros (Bartzelona) taldearen kontzertua, karpan.

Jarraian, kontzertuak, Sapuetxen: The Magnetics (Bartzelona), Sub Rats (Santurtzi), Osserp (Bartzelona), Veils (Bartzelona), Bolleria industrial (Bartzelona).

Abenduaren 7an

13:00etan, Karrikako Traperuak antzerki kolektiboaren emanaldia.

18:00etan, Drogas, capitalismo y movimientos radicales liburuaren aurkezpena.

22:00etan, kontzertuak, Sapuetxen: Diana Lagarto (Bilbo), La hora del primate (Bilbo), Desegin (Usurbil).

Abenduaren 8an

12:00etan, bideo emanaldia.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!