Neskentzako pala eskola sortu du Durangoko pilota taldeak

Anboto 2014ko abe. 1a, 09:55

Orain arte zuen eskaintza zabaldu, eta neskentzako pala eskola sortu du Durangoko pilota taldeak. 6 eta 12 urte arteko gaztetxoei zuzenduta dago, eta doakoa da. Saioak ostegunero izango dira, 17:00etatik 19:00etara. Izen-ematea Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan egin daiteke, astelehenetik barikura, 17:00etatik 21:00etara.


Mallabian, Iurretan eta Basaurin martxan daude neskentzako pala eskolak, eta “arrakasta izaten dabiltza”, dio Durangoko pilota eskolako kide Txaber Agirrek: “Pilotari dagokionez, azken urteetan eskola kirolean gehien hazi den arloa nesken pala modalitatea da”. Hori dela-eta, Durangon ere eskola sortzea erabaki dute, bertako gazteei aukera emateko: “Palan ikasteko eta lagunartean ondo pasatzeko gunea eskaintzea da helburua”. Horretaz gainera, azken lau urteetan egin den moduan, zesta-punta eskola ere abiatu dute. Toki eta ordu berean egin daiteke izen-ematea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!