François Espinasse
Hamasei urte daramatza Durangoko Arandoño elkarteak organo kontzertuen ziklo hau antolatzen, eta maila altuko organistak gonbidatu izan dituzte antolatu dituzten 50 emanaldietan parte hartzera. Ildo horretan, abenduaren 19ko emanaldia ere azpimarratu du Xabier Aranak asteon egindako agerraldian. Izan ere, Parisko Saint Séverin elizako Versaillesko errege kaperako organista da abenduaren 19an, Durangon, joko duen François Espinasse.