Oyarbide, Lekuona eta Sanz Bizkaia-Durangogaz beste urtebetez

Anboto 2014ko aza. 24a, 11:38
Lourdes Oyarbide, Lierni Lekuona eta Ainara Sanz

Lourdes Oyarbide, Lierni Lekuona eta Ainara Sanzek Bizkaia-Durango taldeagaz jarraituko dute datorren denboraldian.

Bizkaia-Durango denboraldi berrirako taldea osatzen ari da. Prentsa ohar batean jakinarazi dutenez, Lourdes Oyarbide, Lierni Lekuona eta Ainara Sanzek beste urtebetez Bizkaia-Durango taldean jaraituko dute. Oyarbiderentzat hirugarren urtea izango da maila gorenean, eta, Lekuona eta Sanzentzat bigarrena.

Orain aste bi, hiru fitxaketaren berri eman zuen Bizkaia-Durangok: Paula Lanz, Elisabet Escursell eta Coral Casado. Lanz gasteiztarra Zirauna-Iturribero taldetik dator eta ekainean Durango-Durango lasterketan Euskadiko selekzioarekin parte hartu zuen. Horrez gainera, Euskaldun Torneoan hainbat postu on lortu ditu horren adibide, Urnietako lasterketa. Escursell kataluniarrak Kataluniako Kopa irabazi du eta Nanjingen jokatutako Gazteen Joku Olimpikoetan parte hartu zuen. Casado palentziarrak joan zen denboraldi guztian erregulartasun izugarria erakutsi zuen  eta Euskaldun eta Espainiako Kopako lasterketa guztietan lehenengo hamarren artean sailkatu zen. Maila goreneko lasterketa askotan izan da, Nyongo Europako Txapelketan eta Ponferradako Munduko txapelketan, esaterako.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!