David Garciak laugarren bider irabazi du Bilboko Herri Krosa

Anboto 2014ko aza. 18a, 12:16

David Garcia korrikalari durangarrak bere ibilbidean laugarren bider irabazi du Bilboko Herri Krosa. Gainera, azkeneko hirurak bata bestearen atzetik lortu ditu. Honako hau izan zen bere denbora joan zen domekako lasterketan: 31.27.


Hasieratik erritmo bizia markatzea lortu zuen eta ibilbideko zatirik handiena bakarrik egin zuen. Bere errendimenduagaz gustura geratu zen: “Oso pozik nago egindako lanarekin”, adierazi du.

Orain asteburu bi, Behobia-Donostia lasterketan hamar onenen artean sailkatzeko zorian geratu zen; azkenean 11. amaitu zuen (1.06.26); zazpi segundo arinago sailkatu zen Ander Sagarzazu. Datorren urtean “lehentasunen” artean izango du Behobia-Donostia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!