Iazko denboraldi gogoangarria errepikatzeko bidean doa Tabirako-Baqueren emakumeen talde nagusia. Orain arte jokatu dituen sei partiduak irabazi egin ditu. Sailkapenean Bera Bera eta Tabirako-Baqué dira orain arteko denak irabazi dituzten talde bakarrak.
Asteburuko partidua emaitzak erakusten duena baino gogorragoa izan zen. La Sallek ondo eutsi zion etxeko taldeari azken bost minutuak heldu arte. Tarte horretan Tabirako-Baquék 23-6ko partziala lortu zuen. Taldeak gehien behar duenean kokiltzen ez diren jokalariak dituztela erakutsi zuen Durangoko taldeak. Datorren asteburuan Burlada taldea bisitatuko dute. Nafarroako taldeak bost partidu irabazi ditu orain arte eta bakarra galdu du. Beraz, arerio zuzena da.
Gizonen talde nagusiak galdu egin zuen etxean Fundacion 5+11 taldearen aurka: 56-63. Hala ere, sailkapenean ondo kokatutako daude, laugarren tokian. Orain arte lau partidu irabazi eta bi galdu dituzte. Datorren asteburuan Atletico San Sebastian izango dute kontrario etxetik kanpora.