EH Bilduk azaldu duenez, "garrantzitsua da Euskal Herriko erakundeek elkartasuna eta babesa adieraztea erabakitzeko eskubidearen alde Kataluniako gizarteak egin duen bideari". Gainera, biharko Bilbon, Gasteizen eta Donostian erabakitzeko eskubidearen alde antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du.