Krimenaren historiari buruzko jardunaldien XII. edizioa burutuko dute egunean eta barikuan

Anboto 2014ko aza. 3a, 16:00

Homo homini lupus: pertsonen kontrako delituak eta boztizkeriazkoak Historian zehar izenburuko mahai-inguruan elkartuko dira azaroaren 6an eta 7an, hainbat aditu, Durangon. Arte eta Historia Museoan burutuko dute Krimenaren Historiako Zentroko XII. mahai-inguru hori.

Azaroaren 6an, 09:30ean egingo dute aurtengo jardunaldien aurkezpena: Aitziber Irigoras Durangoko alkateak, Andoni Iruarrizaga zinegotziak eta Iñaki Bazán Krimenaren Historia Zetroaren zuzendariak inauguratuko dute aurtengo edizioa.

Durangoko Arte eta Historia museoan berbaldiak eskainiko dituzte nazioarteko adituek: Nafarroako, Kadizko, Tunisiako, Txileko, Madrileko, Bartzelonako, Sevillako, eta Kolonbidako unibertsitateetako ordezkariek eskainiko dituzte, esaterako, berbaldi horiek. Solasaldiak ere burutuko dituzte aditu horiek azaroaren 6an eta 7an.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!