Dabid Garciak Antxintxika lasterketa irabazi du

Anboto 2014ko aza. 3a, 09:20
Dabid Garcia Soraluzeko lasterketak (Argazkia: Aritz Gordo Perez)

Soraluze-Bergarako lasterketa irabazi eta bere errendimenduarekin oso gustura geratu da durangarra.

Hasieratik erritmo altua markatzen saiatu zen; kilometroko 3.10eko erritmoari eutsita lasterketako errekorra hobetzea zuen helburu (32.00). Azkenean, errekorra baino 21 segundo gehiago behar izan zituen 10 kilometroak osatzeko (32.21), baina “oso pozik nago egindako lanarekin”: “Lasterketa guztia bakarrik egin arren, erritmo altua mantentzeko kapaz izan naiz”, adierazi du Garciak.Endika Donnay arrasatearrak (33.16) eta Unai Hernández urretxuarrak (34.12) osatu zuten podioa. Emakumeetan Izaro Rubio ordiziarra (38.53) izan zen irabazlea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!