Mugarra Triatloi Eskolak hasi du aurtengo bidea

Anboto 2014ko ira. 22a, 12:38

6-18 urte arteko 60 gaztetxo dituzte oraingoz; aurten zazpigarren denboraldia izango du Mugarrak.

 

Mugarra Triatloi Taldeak orain zazpi urte sortutako triatloi eskolak 60 gaztetxoagaz hasi du denboraldi berria. 1996. eta 2007. urteen artean jaiotako gazteei bideratuta dago, eta, azkenengo lau urteetan lez, esperientzia handia duen Iñigo Lariz korrikalaria izango da arduraduna.

Izen-ematea irekita dago, eta triatloieskola.blogspot.com.es gunean egin daiteke. 2001. eta 2007. urteen artekoentzat 300 euro da denboraldi osorako kuota, eta 1996-2000 artekoentzat 350 euro. Eskolan parte hartu ahal izateko eskakizun bat azpimarratu dute: gaztetxoek igeri egiten jakitea.

Urtero legez, “kirola eta dibertimendua” uztartzen saiatuko direla esan du Iñigo Larizek: “Gaztetxoenak jolasen bitartez hurreratzen ditugu triatloira; ondoren, haur kategorian hasten dira entrenamendu serioagoak. Triatloia ez da beste kirol batzuk baino gogorragoa, hori seguru. Normalean, etortzen direnei eta probatzen dutenei gustatu egiten zaie”

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!