Jaietan alkoholagaz kontuz ibiltzeko deia egin du Al Anon elkarteak

Anboto 2014ko irailaren 19a

Elorrioko eta Izurtzako jaiak amaitu ostean, Goienkalekoak, Iurretakoak eta Durangokoak datoz segidan. Alkoholagaz arazoa daukatenentzat sasoi arriskutsua izan ahal da, eta, horregatik, jaiotan alkoholagaz kontuz ibiltzeko deia egin dute Al-Anon elkartekoek. Alkoholikoen senideak batzen dituen elkartea da Al-Anon, eta gaixorik dauden horietaz kezkatuta egin dute deialdia.


Jai giroan edana ugaritzen denez, menpekotasunean erortzeko arriskua handitzen da. Alkohola edateko ohituran berriro ez jausteko, euren antzeko egoeran daudenei gomendioa eman diete Al-Anonekoek: gaixorik daudenei laguntzea eta adi egotea.

Batzarrak, eguenetan
Al-Anon elkartea mundu mailakoa da, eta Durangon iaz hasi zen martxan. Eguenetan dira batzarrak, 18:00etan, Landakoko lokaletan. Euren helburuak kideen artean elkarri laguntzea eta indartzea dira, gero, senide gaixoari laguntzeko.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!