Ariznabarretak garaipena eta errekor berria Beasaingo mendi lasterketan

Anboto 2014ko ira. 8a, 16:46

Oier Ariznabarreta mendian gora (Argazkia: Ariane Unzueta)

Oier Arzinabarretak hamar urtean indarrean zegoen errekorra apurtu zuen atzo Beasaingo Usurbe Igoeran

 

Atzo Usurbe Igoera mendi lasterketa lehiatu zuten Beasainen. Oier Ariznabarreta durangarra izan zen probako 4,7 kilometroak osatzen aurrenekoa. Horrez gainera, orain hamar urte Juan Mari Garinek ezarritako marka 40 segundotan hobetu zuen: 20.44. Aritz Egeak (21.22) eta Hessan Oubaddik  (21.46) osatu zuten podiuma.

Hurrengo domekan Idiazabalago Axari Trail-ean (25,4 km) parte hartuko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!