Izen-ematea 15 euro da laguneko, eta 20 euro kategoria bitan izena emanez gero. Haur kategoriako izen-ematea 5 euro da.
Irailaren 12tik urriaren 19ra III. Padel Txapelketa jokatuko dute Durangoko padel azpiegituretan. Lau kategoria egongo dira aukeran: gizonena (maila bitan banatuta), emakumeena, mistoa eta haur-kategoriakoa. Izen-ematea irailaren 9ra arte egin daiteke Landakoko igerilekuan: astelehenetik barikura 17:00etatik 21:00etara, eta asteburuetan 09:00etatik 14:00etara.
Izen-ematea 15 euro da laguneko, eta 20 euro kategoria bitan izena emanez gero. Haur kategoriako izen-ematea 5 euro da.