Hegoaldeko sahiesbidearen bigarren fasea amaitu da

Anboto 2014ko abu. 27a, 16:17

Gasteizko bidetik Elorriorantza trafikoa desbideratzeko sahiesbidea aurrera doa.

Urki-Hegoalde sahiesbidea edo Durangoko kanpoko eraztuna lez izendatua, trafiko hori herri barnetik ateratzea dauka helburu. Trafikoa herriko hegoaldetik joango da; adibidez, Larrasoloeta eta Juan Itziar auzoetakoek igarriko dute trafikoa jaitsiera. Udalak 2011n hasi zuen proiektua, eta lau fasetan banatu zuen. Orain, bigarren faseko obrak amaitu dituzte.

Udalak iazko abuztuan adjudikatu zion lana Lasuen enpresari, eta urtebeteko epea zeukan amaitzeko. Milioi bat euroko aurrekontua eduki du obrak, lehenengo faseak lez. Gauzak horrela, beste fase bi geratuko dira proiektu osoa amaitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!