125 gaztetxok parte hartu dute Tabirako Baqueren udako eskolan

Anboto 2014ko uztailaren 9a

Tabirako Baqué saskibaloi klubak aurtengo udako eskolaren balorazio positiboa egin du. Aste bi iraun du, eta, klubeko ordezkariek jakinarazi dutenez, 7 eta 14 urte arteko 125 gaztetxok parte hartu dute. Urtero legez, saskibaloiari lotutako ekimenez gainera, tenisagaz, atletismoagaz, igeriketagaz eta bestelako kirolekin gozatzeko aukera eskaini diete izena eman duten gazteei.


Aurtengoa udako eskolaren zazpigarren aldia izan da, eta gaur egungo Zuzendaritza Batzordeak antolatu duen azkena. Izan ere, Itsaso Gartzia Tabirakoko presidenteak Zuzendaritza Batzordea utziko du 2015eko ekainean. Hurrengo kudeatzaileei udako eskolagaz jarraitzeko eskatu die, “oso ekimen asegarria delako”. Era berean, Enric Ameller kirol zuzendariari eskerrak eman dizkio bere “kirol plangintza bikainagatik”. Entrenatzaileen “lana eta esfortzua” ere nabarmendu ditu, eta gurasoei euren konfiantza eskertu die.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!