Gasteizerako autobusik barik geratu dira gaur 07:10ean

Anboto 2014ko eka. 30a, 09:09
07:10ean ez da autobusik egon Durangotik Gasteizera, ordu horretako autobusa matxuratu egin delako. BEREZIA

Ordu horretan bidaiatzeko aukerarik barik geratu dira Gasteizerako linearen erabiltzaileak, euretako batek Twitterren informatu duenez. Antza denez, autobusak matxura eduki du, eta ez dute ordezkorik ipini. Hurrengo autobusa ordutebetera eduki dute, linearen ordutegiaren arabera. Autobus hori Gasteizen lan egin edo ikasten duen jende ugarik hartzen du egunero.

Autobusaren ordutegia izan da erabiltzaileek azken hileetan plazaratutako kexetako bat, baina jasotzen duten zerbitzua ere bai. Askotan kritikatu izan dute kalean geratzean ez dietela bigarren autobusik ipintzen, eta autobusak sarritan matxuratzen direla ere bai.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!