Bere lehenengo nobela aurkeztuko du Ander Gonzalezek, bihar

Anboto 2014ko ekainaren 26a

Ekainaren 27an, Durangoko El Rincón tabernan aurkeztuko du Ander Gonzalezek (Arrasate, 1987), 'Siete muertos' izenburuko bere lehenengo nobela.

 

Suspentsea da Gonzalezen nobelaren ezaugarri nagusia, eta "irakurterraza" izateaz gainera, egilearen berbetan, "irakurlearen jakinmina mantentzen du" narrazioak.

Apirilean, Chiado editorialagaz kaleratu zuen Gonzalezek Siete muertos. Iaz, La ironía del amanecer poesia liburua argitaratu zuen Ander Gonzalezek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!