Asanblada deitu du DAZek biharko

Anboto 2014ko eka. 25a, 12:46
Durangoko Alde Zaharra elkarteak batzar zabala deitu du, egindako lanen berri eman eta auzoko arazoen inguruan berba egiteko. Pinondo Etxean egingo dute asanblada, 20:00etan.

DAZek asanblada egingo du bihar, duela hilabete pasa aurreratu lez. Prentsaurreko batean elkarteko ordezkariek esan zuten udalak ez diela erantzunik eman Alde Zaharreko arazoei, eta auzotarren iritzia entzun gura zutela, tratu zuzenagoa edukitzeko. Beraz, lan egiteko eredu berri bat iragarri zuten. Zuzendaritzatik egindako lanak azalduko dituzte bihar, eta auzoko arazoen inguruan eztabaida zabaldu ere bai; zaborrak, zaratak, karkabak, terrazak eta zoru labainkorra ipini dituzte adibide lez. Horrez gainera, auzotarren bestelako iritziak ere jasoko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!