Hitzarmena sinatu dute udalak eta Garabidek

Anboto 2014ko eka. 19a, 10:55

Goiztidi Diaz (Durangoko Udala) eta Andoni Barreña (Garabide), hitzarmena sinatzen.
Udalak eta Garabide kultur elkarteak hitzarmena sinatu dute, eta, horren bidez, Kolonbiako Caucako nasa komunitate indigenagaz egitasmo bat bultzatuko dute. Nasek duela urte bi ipini zuten martxan euren hizkuntzan garatutako haur eskola, eta Euskal Herrian laguntza eskatu zuten, esperientzia pedagogikoki bideratzeko.


Egitasmoagaz, Durangoko hezkuntza arloan lanean dabiltzan bi lagun hara joango dira, esperientzia trukatzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!