Wop Fundazioak ‘0tik 8.000ra zortzi pausutan’ ekimena abiatu zuen 2010ean. Izenak berak dioen moduan mila metroko mendate batetik hasi eta erronkarik erronka, zortzi pausutan, 8.000ra heltzea zuten helburu. Gorbea (1.482 metro), Hiru Erregeen Mahaia (2.446) eta beste mendate batzuk igo ostean, Alberto Iñurrategi, Mikel Zabalza eta Juan Vallejo mendigoizaleak ezagutu zituzten eta handik aurrera elkarlanean aritzea pentsatu zuten. Helburua betetzeko hiru erronkarik garaienak falta zaizkie eta gaur eman dute aurrera begirako plangintzaren berri. Astelehenean Pakistanera abiatuko dira hiru mendigoizaleak Paiju Peak mendiari (Karakorum, 6.610 metro) aurre egiteko. Iaz ere saiatu ziren hegoaldeko pareta igotzen , baina informazio faltagaitik ezin izan zuten igoera nahi moduan prestatu eta pareta igo aurretik itzuli egin behar izan zuten. Aurten berriro saiatuko dira. Espedizio hori irudietan jasotzeko ardura Durangoko Bideografik ekoiztetxeak izango du, David Maeztu kameralari durangarraren bitartez.
Azkenengo erroka biak Himalayan izango dira: Jannu mendia (7.710) hegoaldetik 2015eko udaberrian eta Cho Oyu mendia (8.201) hegomendebaldetik 2015eko udazkenean.