Argazkigintza garaikideari buruzko Durangoko Begira jaialdiaren barruan, Arte eta Historia Museoan euren lanen erakusketak ipini dituzten Goiuri Aldekoa-Otalora durangarrak eta Rous Boisier txiletarrak parte hartuko dute gaurko berbaldian. Barnekoari argazkiak egitea da hitzaldiaren izenburua, eta Museoan bertan eskainiko dute, 19:00etan hasita.
Jaialdi horren barruan, Bosnian dèjá vu argazki bilduma ipini du Aldekoa Otalorak erakusketan, eta Pérdida, Boisierrek. Ekainaren 29ra arte, Arte eta Historia museoan izango dira bilduma bi horiek ikusgai.