Arabako Itzulia bigarren amaitu du Beste Alde taldeko Asier Perezek

Anboto 2014ko eka. 17a, 09:23
Asier Perez podiumean
Gainera, hiru sailkapen irabazi ditu: mendikoa, tarteko helmugak eta gazterik onenarena.

 

Beste Alde Orue Eskola taldeko Asier Perezek emaitza bikainak lortu ditu Arabako Itzulian. Sailkapen orokorrean bigarren amaitu du eta hiru maillot jantzi ditu. Arabako Itzuliak hiru etapa izan ditu eta Perez bigarrenean (Caicedo Yiso-Salinas de Añana) nabarmendu zen. Lau txirrindularik etapako ihesaldia osatu zuten. Ondoren, lautik bi geratu ziren aurrean: Asier Perez eta Iñigo Landaluze. Azken mendatea elkarrekin igaro ondoren, jaitsieran Landaluzek aurrera jo eta bakarrik helmugaratu zen. Asier Perezek Paul Ormaetxeagaz batera amaitu zuen etapa.

Ihesaldia emankorra izan zen Beste Alde Orue Eskolako txirrindulariarentzat hiru maillot jantzi zituelako: mendikoa, tarteko helmugena eta gazterik onenarena. Hirugarren eta azken etapan hiru elastikoei eutsi zien. Barikuan Gipuzkoako Itzulia lehiatuko du Durangoko gazteen taldeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!