Iskander de Dios entrenatzailea eta Marina Maurtua emakumeen 1. mailako jokalaria omendu zituzten bazkarian, eurek Tabirakon egindako ibilbideagatik. Urrezko intsignia eman zieten bieri. Tabirakok urtero denboraldi amaieran antolatzen duen bazkarian izan zen eskertza hori. Jokalari eta entrenatzaileez gainera, babesleak eta instituzioetako ordezkariak ere egon ziren. Esaterako, Aitziber Irigoras alkatea.