Gizonetan, Euskadiko Selekzioak eta Andorrak Histori Cup txapelketari dagokion azken partidua jokatuko dute zapatuan, 18:15an, Getxon. Euskadik nahikoa izan dezake berdinketa bat txapelketa honen lehen aldia irabazteko. Deialdiko 22 jokalarien artean Durango Rugby Taldean dabiltzan Mikel Blanco eta Gaizka Iturriagaetxebarria daude. Peio Urkidi hautatzailearen esanetan, “garaantzia handia” duen garaipen bat lortu dezakete: “Etorkizuneko proiektu baten lehen zutarria izan daiteke”.
Emakumeen Torneoa
Gizonen finalaren aurretik, 15:00etan hasita, errugbi zazpiko emakumen torneoa jokatuko dute hiru selekzioak eta tartean Euskadikoa dago. Deialdian daude Durango Rugby Taldeko Joana Murray eta Uribarri Barrutieta. Bata zein bestea Euskadiko Errugbi Federazioak sustatzen duen Teknikaren Hobekuntzarako Zentroan dabiltza.